BERANGOKO NEGOZIOEN GIDA

GUÍA DE NEGOCIOS DE BERANGO

1.png

Urtearen hasieran, gure korabolatzaile batek, Amaia Apariciok, ideia batekin etorri zitzaigun: Beharrezkoa zen Berangoko negozioen gida egitea, Berangoko biztanle guztiek Berangoko negozio guztiak, eta horietan eskaintzen diren zerbitzu guztiak, ezagutu ditzaten. Ideia ona zela ikusita, proiektua antolatzen hasi ginen. Eta orain, urte honetan lortu duguna eskura duzue udaletxeko eta Berango Labeko web orrietan.

Hau bezalako gida bat egitea lan handia da, eta Udaleko laguntza guztia izan arren, badakigu negozio guztiak ez zaudetela; emailez eta telefonoz saiatu gara zuekin kontaktatzen, eta askotan zuen negozioetara joan gara zuekin hitz egitera, baina CORONAVIRUSA dela eta ez gara guztietara heldu.

Horrexegatik gida hau digitala da, bertsio desberdinak egin ahal izateko. Beraz, agertzen ez bazara eta interesa baldin baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan eta gidan sartuko zaitugu.

Bestalde, askok gidan agertu nahi izan duzuenez, argitzea gida honetan Berangon bertan kokatuta dauden negozioak agertuko direla. Badakigu zuetako batzuk zuen negozioak beste herrialde batzuetan dauzkazuela, baina guztietara heltzea ezinezkoa da. Proiektu hau Berangoko negozioak plazaratzeko da.

Bestalde,industria arloko negozioak beste gida batean agertuko zarete, hau zuzenean biztaleriari zerbitzuak eskaintzen dizkiezuen negozioentzakoa baita.

Mila esker guztiei arreta hain ona emateagatik eta gida hau lagungarria izatea espero dugu.

2.png

A principios de año, una de nuestras colaboradoras, Amaia Aparicio, nos vino con la idea de que era necesario hacer una guía de los negocios de Berango para que todos los vecinos conozcan los negocios de Berango, y todos los servicios que se ofrecen en ellos. Viendo que era muy buena idea, empezamos a organizar el proyecto. Y ahora tenéis disponible en las páginas web del Ayuntamiento y Berango Lab lo que hemos conseguido este año.
Hacer una guía como esta es un gran trabajo, y a pesar de contar con toda la ayuda del Ayuntamiento, sabemos que no estáis todos los negocios; hemos intentado contactar con vosotros por email y por teléfono, y muchas veces hemos ido a vuestros negocios a hablar con vosotros, pero debido a el CORONAVIRUS no hemos llegado a todos.
Por eso esta guía es digital, para poder hacer diferentes versiones. Por tanto, si no apareces y tiene interés, puedes ponerte en contacto con nosotros y te incluiremos en la guía.
Por otro lado, como muchos habéis querido aparecer en la guía, aclarar que en esta guía solo aparecerán los negocios ubicados en el propio Berango. Sabemos que algunos de vosotros tenéis vuestros negocios en otros municipios, pero llegar a todos es imposible. El objetivo de este proyecto es impulsar los negocios de Berango.
Por otra parte, los negocios industriales apareceréis en otra guía, ya que ésta es directamente para los negocios que ofrecéis servicios a la ciudadanía.
Muchas gracias a todos por la acogida tan buena que nos habéis dado y esperamos que esta guía os sirva de ayuda!